KAFIRA Dispositiboa ?>

KAFIRA Dispositiboa

Deialdia

Zer da?
Musikari baten edo talde baten laguntzea eta segitzea proposatzen dugu bi urtez, diska bat grabatuz eta argitaratuz, eta kontzertuak antolatuz.

Norentzat?
* kantatzen duzu edo/eta musika tresna bat jotzen duzu ;
* 27 urte baino gutiago duzu edo taldeko kideen gehienek 27 urte baino gutiago dute ;
*  Errepertorio bat baduzu jadanik eta erregularki praktikatzen duzu bakarka, binaka, hirunaka edo taldean ; edo musika proiektu bat sortzeko gogoa duzu
*  Edozein musika motarekin parte hartzen ahal duzu (musika tradizionala, musika garaikidea, jazz, beste)
*  Autonomoa zira garraioentzat

Deialdia abendoaren 17an hetsiko da

Nola parte hartu
Aurkezpen txosten bat igor elementu horiekin helbide huntarat christine(@)lagunarte.org
– taldearen edo musikariaren esperientzia, historikoa
–  musikariaren edo musikarien CV-a
–  motibapen gutun bat
– audio edo/eta bideo loturak
Zure kandidatura atxikia bada, elkarrizketa batentzat deituko zaitugu.

Nork antolaturik
LagunArte konpainia, kontzertu eta ikusgarri sortzaile
2001ean sortua, LagunArte musika konpainia bat da. Ikusgarri eta kontzertuak proposatzen ditu, baita ere deneri zuzenduak diren musika praktika tailerrak.
Ahozkotasuna galdezkatzen dituzten formak sortzen ditu.
Musika tradizionalak, jazz musika, musika garaikidea eta inprobisaketa jorratzen ditu.
Nazio mailan hedatua da baita ere maila internazionalean ikusgarri batzuentzat.
LagunArte Studio : toki bat eta metodo bat hobetzeko
Bastidan instalatua, konpainiak soinuari dedikatuari den tresna bat eraiki du : LagunArte-ren soinu grabaketa studioa da, Patrick Fischer- ek kudeaturik. Bere eginkizunen barne, LagunArte-k garrantzia handia emaiten dako transmisioari eta jadanik segitu ditu musikari gazteak.
Segipen eta laguntza dispositibo hunen bidez, LagunArte konpainiak deialdi bat zabaltzen du.

Dispositiboari buruz
* 2 urteko dispositiboa da, konbentzio batek mugaturik
* segipena eginen da :
– Bastidan ;
– elgarrekin adostu egutegi baten arabera ;
* formakuntza : musika eta ahots praktika, entzumena eta soinua, grabaketa, postura eszenan…
* arduradunak :
Kristof Hiriart, LagunArte konpainiaren zuzendaria, musikaria eta kantaria.
Patrick Fischer, soinu teknikaria eta musikaria, LagunArte studioaren arduraduna.

Dispositiboaren helburuak
* diska baten grabatzea LagunArte studioan
* eszenan jotzeko gai izan
* LagunArte-k taldearen ekoizpena eta difusioa eginen du
* bi urteak pasatu eta, sozial eta juridiko kontseiluak egitura baten sortzeko

Gogoan atxik
Laguntza eta segipena zuen perfilari egokituak izanen dira.
Hasi eta, LagunArte eta hautatua izanen den taldea edo musikaria proiektua bururaino eramaitea engaiatzen dira.

Xehetasunak eta izen emaiteak :
christine(@l)agunarte.org
05 59 70 14 93
Cie LagunArte
64240 BASTIDA
Licence 2-1005618


Les commentaires sont clos.