C’était avant 2020… ?>

C’était avant 2020…

C’était avant l’année 2020, et c’était bien, vraiment ! Milia a été créé et diffusé dans la lignée de Mokofina, emportant les éloges du public. Ça donne confiance pour la suite. Ritual de l’Organik Orkeztra a eu beaucoup de succès mais surtout ce nouveau programme a construit un groupe de gens, un véritable ensemble de musiciens. Ces 2 projets se sont inscrits dans le sillon des créations précédentes, c’est assez rassurant de ressentir que la terre est stable, qu’elle est riche et on espère ainsi, y voir pousser beaucoup de fleurs. En 2019, on a préparé la suite aussi, les nouveaux projets de création, les tournées et voyages à l’étranger, au Canada, au Bénin, et c’était bien de se projeter sur ces beaux horizons. L’horizon demeure, c’est bien encore, quelque chose qui rassure. Alors, ce qui ne se fera pas en 2020 se fera sans doute plus tard, si nécessaire ! Parce qu’en 2020, une sorte de parenthèse à gros traits s’est insérée dans le texte, une contrainte, un répit, un espace-temps artificiel qu’il a fallu sagement s’approprier. Et c’est une crise économique, une crise culturelle profonde. C’est le moment d’observer encore plus finement les mondes qui nous entourent et de s’y inscrire en créant et en transmettant. Car on pourrait céder à la tentation de céder, face au marché prospère et salvateur de la vente et du faire plaisir sans état d’âme. Oui justement les âmes, vendre son âme ou la louer, comme la musique, le récit ou la danse, à vendre ou à louer. Non pas du tout ! Nous continuerons à tisser, à coudre et à produire des œuvres d’art qui nous semblent nécessaires à partager, à encourager ceux qui font le même métier, et à transmettre nos savoirs faire, nos connaissances et nos convictions, plus que jamais.
Kristof Hiriart

_

2020 urtea aintzin zen, eta untsa zen, zinez !
Milia sortua eta hedatua izan da, Mokofina-ren leinuan, publikoaren goresmenekin. Konfiantsa emaiten du segidarentzat.
Organik Orkeztra-ren Ritual-ek arrakasta anitz ukan du bainan, oroz gainetik, errepertorio berri hunek jende talde bat osatu du, egiazko musikari talde bat.
Bi proiektu hauek aintzineko kreazioen ildoan jarri dira. Lasaigarri da senditzea lurra egonkorra dela, aberatsa dela eta espero dugu lili anitz jiten ikusiko ditugula.
2019an, segida prestatu dugu ere, kreazio proiektu berriak, atzerrian egin behar itzuli eta bidaiak, Kanadan, Beninen, eta goxo zen geroari asmo egitea.
Geroa beti hor da, beste gauza lasaigarri bat. Beraz, 2020an ez dena eginen berantago eginen da seguraski, beharrezkoa baldin bada!
2020an parentesia handi bat testuan sartu baita, traba bat, hatsaldi bat, zintzoki jabetu behar izan dugun artifiziozko leku-denbora bat.
Eta krisia ekonomikoa da, kulturaren krisia sakona.
Gure inguruko mundueri xehekiago begiratzeko momentua da, hortik abiatuz sortzeko eta transmititzeko.
Eta amore emaiteko tentaldiari amore emaiten ahal ginuke, barneko arrengurarik gabeko plazerraren merkatu jori eta salbagarriaren parean. Arima saldu edo alokatu, musika, kontakizuna edo dantza bezala, saltzeko edo alokatzeko.
Ez batere! Guretzat beharrezkoak diren obrak ehuntzen, josten eta ekoizten segituko dugu. Gu bezalako lana egiten dutenak sustengatuko ditugu. Gure trebetasuna, jakintza, sinesteak transmituko ditugu. Sekula baino gehiago.
Kristof Hiriart


Les commentaires sont clos.