EGUNA bikotea Carbonne-n ekainaren 11an ?>

EGUNA bikotea Carbonne-n ekainaren 11an

Eguna bikotea (Alexis Thérain, gitarra eta Kristof Hiriart, ahotsa eta perkusioak) Carbonne-n ariko da ekainaren 11an arratsaldeko 7ak30tan, Pôl’Art Diffusion-en lehen aperitifa-kontzertua kari. Eguna  Ekainaren 11an arratsaldeko 7ak30tan Carbonne-n (31) Sartzea kitorik Xehetasunak : 07 50 85 85 37

Mokofina Mourenx-en ?>

Mokofina Mourenx-en

Ekainaren 3an, Mokofina Mourenx-en izanen da Tout P’tit festibala kari. Emanaldiak 9:30, 11:00 eta 18:00etan. Xehetasunentzat eta tokien atxikitzeko : 05 59 60 73 03

HELIX ?>

HELIX

Ikusgarri esperimentazio zentroaren baitan, HELIX egonaldia hasi da maiatza bukaeran eta ekainaren 17a arte iraganen da Bastidan. Proiektu horren prestatzeko, Isa Omer (irudiak), Pascal Billard (eskulturak) eta Franz Bernecker (soinua) instalatu dira Bastidako Castagnet egoitzan (Notre Dame karrikan). HELIX arte grafikoak, irudiak, eskulturak eta soinuak nahasten dituen eta erbestea aipatzen duen instalazioa da. Estreinaldia ekainaren 18an eginen da arratsaldeko 18:00etan. Erakusketa plantan egonen da ekainaren 25a arte. Beraz, kurios izan eta sar HELIX-en unibertsoan ! HELIX 2016eko ekainaren 18tik 25erat….

Continuer la lecture Continuer la lecture

Hermeto ? ?>

Hermeto ?

Maiatzaren 23tik 27rat, Kristof Hiriart eta Jérémie Ternoy-k Bastidan lan eginen dute Hermeto ? bikotea prestatzeko. Hermeto ? Zer ote da ?   Pianoa, ahotsa, perkusioak, objektuak eta materia desberdinak… Hermeto Pascoal-en errepertorioa ez dute den bezala berriz hartuko, Jérémie Ternoy eta Kristof Hiriart-ek haren bidea segituko dute haien espazioetarat eta haien mundua entzuteko manerari egokituz. Haren tema, erritmo edo melodia jokamolde batzuk berriz hartuko dituzte, inprobisaketak ta bistan dena konposizioak gehituz. Hermeto Pascoal-ek musika behar den tokian emaiten baitu,…

Continuer la lecture Continuer la lecture

Mokofina Les Jours Heureux festibalean ?>

Mokofina Les Jours Heureux festibalean

Heldu den larunbat eta igandean Mokofina Angeluko Les Jours Heureux festibalean izanen da. Kristof Hiriart-ek sortu duen eta jokatzen duen ikusgarria. Emanaldiak 10:15 / 11:45 / 15:00 / 16:30 Baroja eremuan. Kasu tokiak mugatuak dira ! Egitarau osoa Les Jours Heureux webgunean.