Hitzak ahoan – Pruvost/Hiriart bikotea ?>

Hitzak ahoan – Pruvost/Hiriart bikotea

Eszena gainean naizelarik, usu irakurtzen dut testu bat, olerki bat, kontakizun bat, edozein forma literario bat,entzuten dutenei irudi bat, zentzu bat, bolumen bat, kolore bat eskaintzeko. Batzutan, sortuko dudan musikarekin betan prestatu ditut. Batzutan, hautua eta momentua bat batean jalgitzen dira. Gustatzen zait hitz horien entzunaraztea, baliatzen dudan hizkuntza musikalarekin nahasten dira. Ideia sinple hau jin zait hitzak maite dituzten jendeekin eta literaturazaleekin mintzatzean.

Irakurleei proposatzen diet zati literarioak hautatzea, haiekin elkartzen naiz zonbait egun edo zonbait ordu aintzin, gehiago jakiteko, zergatik hautu hori, nor, zer, nun, emozio bat, kolore bat, giro bat, ahal bezainbat xehetasun biltzeko… Gero, gomitatzen dut musikari bat nerekin testuak emaiteko musika eta poesia errezital baten bidez, zeinean inprobisaketak toki handia duen. Hitzak publikoari irakurriak, kantatuak, zabalduak eta eskainiak dira.

Testuen eta hautuen partekatzea, bakotxaren mundu ikuspegiaren eta intimitatearen partekatzea da. Orduan, hitzemaiten dut hori guzia zinez emanen dudala, konfiantsa traditu gabe. Ardura handia dut : elkarretaratze horiek publiko zabalago bati hedatu behar ditut.