EGUNA – Thérain/Hiriart bikotea ?>

EGUNA – Thérain/Hiriart bikotea

Alexis Thérain gitarra eta txelo jo egileak, konposatzailea da ere, dinamika berera ekartzen ditu soinu inprobisatuak, dantzatuak, kantatuak; lengoaia bat du helburu, musika eremu baten bila dabil.

Kristof Hiriart, euskal kantari eta errailea, melodia bizi eta airosetan da engaiatua, bere erroetarik tiratu nahi du betiko pasioa errez.

Proiektua sortu da bien nahikeria beretik, elkarrekin adierazi nahi baitituzte, batetik, bere kantu eta hitzetan lotua den musika eta, bestetik, taula gaineko bat-batekoa eta mugimendua: elkarrengana joan daitezen mintzoa eta asmatua.

Zangoak lurrean eta burua hodeietan lukeen soinua.

Hitza, mintzoa, sorkuntza honen elementu saihets ezina da.

Errana, jada idatzia delako, hitz kantatua ere, hitz hartua, espontaneoa artetan, horiek orok ekimen honen bilakaeran har lezakete parte, dauzkaten alde garaikide edo errealista mundu berera ekarriz.