Didier Ithursarry Quartet ?>

Didier Ithursarry Quartet

Didier Ithursarry, ez duguna gehiago aurkeztu behar, heldu zaigu bere talde berriarekin, heldutasunaren taldea da. Barietatea, munduko musikak, jazz musika, musika garaikidea, Euskal Herriko musikak, frantses kantua… hainbat alor eta bariazio Didier Ithursarry-rentzat. Entzuten diren lehen notetatik, nahiz eta xuxurlatuak diren, musikaria ezagutzen dugu.

Ortzadar kolorea du, aztarna sakona, entzumen bikaina, eskuzabaltasun sinple eta arraroa, eta denbora berean dudatzen duen musikaria da, beti galdezkatzen duena, beti mugan dena, behar den delikateziarekin. Entzun behar dena entzutera emaiten du. Ezohiko presentzia erakusten du jotzen duelarik.

Gero eta gehiago asumitzen duen jakitate musikala partekatu eta transmititu nahi du hiru musikariekin. Jean-Charles Richard saxofoian, John Quitzke baterian eta Màtyàs Szandai kontrabaxuan gomitatu ditu haien dohainengatik eta esperientziagatik.

Errepertorioa jadanik idatzia da. Entzuten diren lehen notek burbuilatzenduen nahasketa xarmegarria sorarazten dute. Lurrez, urez, suz, epizez eta lirismoz osatzen den nahasketa da. Zatien izenak misteriotsuak dira : « la Porte » (atea), « Là » (hor), « Mali », « Arin Arin », « Habanera pour F. B », « l’antichambre » (aintzingela), « Oihan song », « Kantuz »… aldi honetan Didier Ithursarry-k intimitate artistikoaren atea ideki nahi digu.