BILIKA – Hiriart/Ithursarry bikotea ?>

BILIKA – Hiriart/Ithursarry bikotea

Didier Ithursarry (eskusoinu jolea) Kristof Hiriart-i juntatzen da (kantaria eta perkusiojolea), Euskal herriko kantu herrikoietan oinarritzen den errezitala sortzeko.
Testu zaharren berreraikitze leiala eta berezko interpretazioaren artean, bi musikariak musika kidetasun handian ibiltzen dira.
Haien ibilbideek bide berdinak hartu dituzte, Euskal herritik jazz-era, lurraldetik idekidurara, dantza airetik kantura, dantzalditik koregrafiara, ostatutik antzokira. Bertrand Amable, soinu espazio zuzendaria, haiekin elkartu da musika abentura horretan nun inprobisaketaren libertatea eta ahozkotasunaren tradizioa elkarrekin ibiltzen diren.
Toki bakotx, denbora bakotx, publiko bakotx, ixtorio bat… BILIKA adaptatzen da, aldatzen da, kontestua kondutan hartzen du eta bereganatzen du.
Didier Ithursarry : eskusoinua
Kristof Hiriart : ahotsa, perkusioak
Bertrand Amable : soinu teknikaria

Bilika “Berterretxen kantoria”
YouTube Preview Image

Bilika “Ama”
YouTube Preview Image

Bilika “Xarmegarria zira”

http://www.youtube.com/watch?v=qdswVXjfc64

Bilika “Les lavandières”

http://www.youtube.com/watch?v=R3m3iJfq7rQ

Bilika “La bouche”

http://www.youtube.com/watch?v=9sPuWYLM89Y