Kristof Hiriart ?>

Kristof Hiriart

« Kristof Hiriart euskalduna da. Perkusioak eta musika tresna anitz jotzen ditu, musikagilea eta kantaria da. Bere ahotsak sesitzen gaitu eta kontzertu bakotxean bereganatzen gaitu. Musika arloan bakarrik egonik ospetsua izanen zen. Bainan musikari hau gizon librea da. Forma hibridoak sortzen ditu (zirkoa, musika, dantza) eszena gainean ala espazio publikoan, eraginen nahasketa asumituz. LagunArte konpainiak gizakiaren eguneroko usaiak behatzen ditu. Kristof euskalduna da, bestei interesatzen da engaiatuz eta pasioarekin.»

Frédéric Durnerin, Boulazac-eko Agora-ren zuzendaria – Estatu mailako zirko arteen poloa. 

Ikusgarriak sortzen ditu musika, dantza eta poesia nahasiz :
« GAUA » en 2002 – Scène Nationale – Théâtre du Merlan à Marseille,
« AHOZ AHO » en 2004 – Scène de Pays de Basse – Navarre,
« DONG » en 2009 – Pôle National des Arts du Cirque de Boulazac,
« GAIA » en 2011 – Festival EHZ – Hélette,
« M » en 2011 – Scène de Pays / Communauté de Communes Sud Pays Basque (jeune public),
« ZTIKZ » en 2012 – Scène Nationale de Bayonne Sud Aquitain

Didier Ithursarry soinujolearekin BILIKA bikotea sortu dute. Jazz edo musika tradizionalaren gune garrantzitsuetan jotzen dute : Eurofonik, Nouveau Pavillon Nantes-en, Planète Musiques Parisen, Wazemmes eskusoinua Lillen, Jazz Luz-en. Diska bat atera dute 2012-ko azaroan.
Jérémie Ternoy-k bultzatu duen Contraccordiano laukotearekin Frantziako iparraldean jotzen dute Roubaix, Lille, Hénin Beaumont… Euskal Herrian eta Belgikan (Courtrai, Bruges).

Olivier Thémines (klarineta) eta Sébastien Boisseau-rekin (kontrabaxua) lan egiten du Milia proiektuarentzat.
Gaur egun, Alexis Thérain-ekin bikote bat sotu du : Eguna. Christian Pruvost-ekin kontzertu inprobisatuak emaiten ditu (La Malterie-n Lille-n, Ermitage studioan Parisen, Anne Montaron-en emankizuna France Musique-n).

Bestalde, formakuntza profesionaleko gune berezietan formakuntzak emaiten ditu : Jo Bithume konpainian, Cité de la Musique-n, Centre National des Arts du Cirque, Côté Cour konpainia, Akitaniako IUFM, Bordaleko Montaigne unibertsitatea, Tolosako CFMI, Tours-ko IFMI…
Munduko musikei buruzko tailerrak proposatzen ditu (musika arabiarra, Java-ko musika, Euskal herriko musika) Pirineo Atlantikoko kontseilu orokorra eta Pariseko Cité de la Musique-aren sustenguarekin. Horrez gain, Meta-Maleta tailerrak antolatzen ditu (ordinagailuen bidez egiten den musika, Puce Muse konpainiak garatu duen programa informatikoa, Serge de Laubier).
Bukatzeko, kreazioaren inguruko esperientziak partekatzen ditu ikasleekin.

Artista eta konpainia anitzekin lan egiten du :

• Décor Sonore – Michel Risse
• Cie Lubat
• Le CREA, Didier Grojsman
• Giovana Marini
• Cie des Migrateurs
• Cie Eclats, Bordeaux
• Cie FRASQUES, Nantes
• Serge de Laubier, PUCEMUSE
• Lieux Publics, Centre National de Création des Arts de la Rue, directeur Pierre Sauvageot
• Collectif des “imprévisibles” Bordeaux
• Guillaume Roy et François Merville
• Michel Edelin
• François Couturier
• Christian Lété
• Compagnie 3DB
• Juan Mari Beltran