“La farce fait l’union” Hospitalités aipagai Libération egunkarian ?>

“La farce fait l’union” Hospitalités aipagai Libération egunkarian

Bordaleko OARAko Hospitalités lan egonaldian, Libération egunkariko Eve Beauvallet kultur kazetaria jin zen gure gana erreportai baten egiteko asmoarekin proiektuari buruz. Artikulua urtarrilaren 6an atera da. Interneten irakur dezakezue ere, hemendik da : http://next.liberation.fr/theatre/2017/01/05/hospitalites-la-farce-fait-l-union_1539350 Argazkia : Olivier Gachen Anartean, Hospitalités-ko ekipa karraskan ari da lanean kreazioarentzat… Laster arte ! Hospitalités (kreazioa) – urtarrilaren 11tik 15erat Lausanneko Vidy antzokian Xehetasunak eta erreserbatzeko : http://www.vidy.ch/hospitalites  

Urte berri on ! ?>

Urte berri on !

Urte eder eta goxoa desiratzen dautzuegu ! Urte berri hau azkarki hasten da LagunArte-rentzat Hospitalités proiektuarekin urtarrilaren 4etik 15erat Lausanneko Vidy antzokian. Urtarrilaren 3an, Bastidako zortzi herritar Suitzarat airatu dira lan egonaldiarentzat urtarrilaren 4etik 10erat, kreazioa 11etik 15 erat eginen da. Nolaz Euskal herriko herri ttipi bateko herritarrak europako antzoki batean dira gaur ? Itzul giten proiektuaren hastapenerat… Ikusgarri esperimentazio zentroaren baitan, Kristof Hiriartek Massimo Furlan gomitatu du Bastidarat zonbeit egunen pasatzerat 2014eko azaroan. Herritarrak gurutzatu ditu, solasean arizan da…

Continuer la lecture Continuer la lecture

Uzeste musikalaren uda ?>

Uzeste musikalaren uda

Lubat konpainiak gomitaturik, Kristof Hiriart Villandraut-n (33) ariko da agorrilaren 15ean eta Pompéjac-en (33) agorrilaren 16an, Uzete musikalaren uda kari. Lehen hitzordua agorrilaren 15ean Villandraut-ko denen etxean arratseko 10etan “atabal ahots” manifesto batentzat. Uzestiar abentura bat, inprobisaketa oxygeno gisa, erritmoa garraio, irudimena solairu guzietan. Sekula ez ikusia, sekula ez entzuna… Nihun. Bernard Lubat (atabalak) Fabrice Vieira (ahotsa) Bernard Combi, Juliette Kapla, Matéo Baudoin, Lucie Fouquet, Kristof Hiriart, Jaime Chao, Isabelle Loubère (ahotsak) Émile Rameau, Louis Lubat, Yoann Scheidt, Sylvain Darrifourcq, Fawzi Berger,…

Continuer la lecture Continuer la lecture

BILIKA Montonvillers-en ?>

BILIKA Montonvillers-en

Larunbat huntan, arratseko 8ak30tan, BILIKA, Didier Ithursarry eta Kristof Hiriart-en bikotea, Jazz à Montonvillers festibalean ariko da. Gaualdi goxo bat uda untsa hasteko… zatozte numbre handian ! Aintzin gustu bat : Xehetasunak : Jazz à Montonvillers

Jazz’in Collège – Contraccordiano ?>

Jazz’in Collège – Contraccordiano

Ostiral huntan, ekainaren 17an Contraccordiano laukotea Baigorrin ariko da Plaza xoko gelan 21:00etan Jazz’in Collège kari. Urtean zehar lau musikariek (Jérémie Ternoy : piano, Kristof Hiriart : ahotsa eta perkusioak, Nicolas Mahieux : kontrabaxua eta Didier Ithursarry : akordeoia) lan egin dute Zitadela eta Jean Pujo kolegietako ikasleen koruarekin kontzertu hau prestatzeko. Contraccordiano-ren aintzin gustu bat : Ostiral arte !